Hitzokei » k

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

katxis! @itziartarra

mozkorrillo espainolen biraoa.

katxondo @smuakr

katxia edan ondorengo aldartea.

kausalitatea @sarazend

kasualitatez u eta s ordenaturik daudeneko kasu kateatua. Kasualitatea: kausa gabe u ta s alderantziz datozenekoa.

kaxkajo @jmendicute

soziedadeko afarietan berakatz guztiak fin-fin mozten dituen mozoloa (casca-ajo). ai ene, burua kaltetuta asteburuan...

kazehiztaritza @mikeliriarte

Kazetaritza arras sanoa, ez duena inondik inora karroña bilatzen. 😂.

kazeria @josunestilist

kanidoen familiako ugaztun ilegorria harrapatzeko egiten den ehiza-irteera.

kazeria @josunestilist

txakur familiako haragijale txikiaren ehizaldia.

kaziketaritza @martin_kitto

Kazike baten aginduz sasialbisteak idazteko baten batzuek duten artea.

kebap @goioarana

BAP musika taldea batere gustuko ez dute jatetxeak.

kekopiña @garaolaza

errealeko atezain polit berria.

Honi buruz