Hitzokei » e

Hitzokei: hitz hauek omen · Hitza falta? Gehitu berria · Zalantzak? Honi buruz

(e)txapela @landerabr

Beti koadrilakoen laguntza behar duen mozkorra.

e, manta zabal zazu @anderiza

Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle hozberen leloa.

e-narkia @boligorria

Internauten agintean oinarritzen den sistema politikoa.

e-postasia @inakiolano

Emailuz, eliza katolikoaren kide izateari uko egitea.

e-txea @xuriken

Ernesto Guevararen Interneteko "nick" edo ezizena.

ea militarra @goioarana

Borroka armatuaren bidea hartu duen EAko zatiketa.

ebehi @boligorria

Interneten behiak enkanetan erosteko webgunea.

eduardo @bedaio3000

Euskal jatorria duen izena, erderaz Eduwine, Eduvino,...

egaluzea @landerabr

Euskarazko Gaitasun Agiria eskuratu duen belarrimotza.

egguzki @xuriken

Hemorroide.

1643 termino daude guztira, 124 egileren artean emanak.